XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

KARDABERAZ, EUSKAL GIZONA ETA EUSKAL APOSTOLU

Itxurak itxura, Austria ta Borbon errege-etxeen trukeak ez-baiñan idea ta espiritu-aldaketak ematen digute emezortzigarren gizaldiaren antz eta irudia argi eta garbi.

Ordurarteko filosofi-teoloji ezta-baidak erdeiñatuz, jardun-jakintza edo ciencias de aplicacíon generizkienetara jarri zan Europa buru-belarri.

Teknika-bide ortatik, industri-aunditze, sal-erosketa, diru-korritu ta abarrez gaurko sociedad de consumora gindoazen ez-arian edo purrustean, bearbada.

Emengo semerik argienak, Frantzian buruz jantziak eta Islak Caballeritos de Azcoitia bataiatuak, bertan-bera girotu zuten Euskalerri osoa, ta gure muga-probintzi txikia batik bat, beren Real Sociedad Bascongada de los Amigos del Páis-en bitartez.

Menendez Pelayo-ren el siglo menos español au Munibeen aldia da, euskal begiratuz, Arana azkoitiar euskalari ospetsuarentzat.

Zalduntxoen euskal milagro onen aurretixe, Larramendi ta kardaberaz puntako, beste mugida bat abiatua zan Loyola ontatik: izkuntza ta erlijio-mugida, ain zuzen.

Frantzi-arnasako ekintza zalduntxoena, gaztel-lurretik aizatua jesuitena, puntu desberdiñetik jo-muga berera begiratzen zuten biek: teknikaz, jakituriz, izkuntzaz, literaturaz eta erlijioz Euskalerria berritu, alegia.